XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ta gure Aita S. Iñazio'ren esacunia zan, Pio X.ac diñuana, sarri jaunartzen ebanena zala, pecatu astun baric irautia.

2.en Indartu: ¿Ze gauza oberic gure arima macalac indartu ta sendotzeco, grazija edo laguntasun guztijen iturrira eldu, ta bertaco ur sendagarrijac ao-betian edatia baño?.

3.en Aldendu gaixuetatic: Eztaquit Jaungoicuac berac bere zelan asmau leiquian gauza oberic gure gorputz-arima gaixoti onec osatu, ta aurrerantzeco beste gaixuetatic, batezbere loiquerijacotic, gordeteco, Jesu-Cristo gure Jauna bere Gorputz-arima santutasun eta garbitasun guztijen bixi-lecua danagaz, gueure barrura etorri, ta batzacuntzaric estuenagaz nastau ta bat eguitia baño.

Alan sarri ta ondo guerturic jaunartzen dabanac, icusten dira apurca-apurca garbitu, osatu ta santututa.

Eta eztago zetan arritu; bada janari osasuntsu ta garbijac, odol osasuntsu ta garbija sortuten badau; janari garbi, santu, Jaungoicotasun guztija dacarren onec bere, berez gure arimac garbitu, santutu ta aleiquianez Jaungoicotuta ichico ditu.